lunes, 22 de febrero de 2010

Publizitatea interneten

1) Nik gogoratzen dudan publizitatea pop-up formatuan ageri da, “tuenti”.ko web-gunea irekitzean, behean eta eskumaldean leihotxo bat ireki da eta bertan marka baten inguruko bideo bat hasi da erreproduzitzen, bera bakarrik eta nik itxi arte ez da gelditu. Facebookean, berriz, hainbat banner agertzen dira orrialdearen eskumaldean.

2) Ez dakit zein markaren iragarkiak ziren; tuentiaren kasuan, jada, egunero ikusten dudalako ezberdinak eta atentzioa prestatu gabe itxi egiten dudalako. Hasiera batean, berria denean, arreta gehiago deitzen zidan. Facebookeko iragarkietako markekin ere ez naiz gogoratzen.


3) Mezu batekin ere ez naiz gogoratzen, batek ere ez dit atentzioa deitu bereziki.

4) Ez naiz inongo bannerretan sartu, ezta pop-up formatuko bideoak ikusten gelditu ere. Nire iritziz, benetan interesatzen zaizun produktu edo zerbitzu bat ez bada, ez zara bertara sartzen. Hala ere, batzuetan nahi gabe sartzen zara, ustekabean agertzen delako bannerra pantailan, eta horrelakotan konturatzen zara zein den marka eta produktua, bestela askotan paso egiten da.

5) Nire iritziz, interneten agertzen den publizitate kopurua bastante handia da. Erakargarria ere bada, baina, jada, horrenbeste saturatu digute gero eta kasu gutxiago egiten diogula. Pantailan non agertzen den oso garrantzitsua da nire ustez, batzuetan erdi erdian eta handiz jarri ezkero derrigorrez, zu konturatu gabe, egiten diozulako kasu. Egia esan, nire iritziz, nahiko eraginkorrak izango dira interneteko iragarkiak, askori derrigorrez egin behar diozulako kasu; baina, ariketa hau egitean konturatu naiz, nahiz eta iragarkiak ikusten ditugun, ez diogula batere arretarik jartzen, eta gutxiago markaren izenarekin gogoratzen. Hala ere, telebistako iragarkiak eraginkortasun gutxiago izango dute, hauek ekiditu egin ditzakegulako katea aldatuz soilik, eta egunkarietakoak, orrialdea pasatuz bakarrik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario