domingo, 7 de marzo de 2010

Facebookeko esperimentua

Facebookean pertsona baten profila sortu nuen nik, eta hortik astebete baino gutxiagora 37 lagun nituen, 70 eskaera inguru eginaz. Guztiak nik bidalitako eskakizunei erantzunak izan dira eta hauek edozein modutan aukeratu nituen, izen bat jarri bilatzailean eta bertatik lagun izateko eskaera eginez. Gero eskaera egiten nien pertsonen lagunak agertzen zitzaizkidan iradokizun bezala eta horietako batzuk ere gehitu nituen. Pertsonai bat sortu nuen eta interneten mutil baten argazkia bilatu nuen profileko argazki bezala jartzeko. Horrez gain, ez nuen ezer gehiago egin, ez nintzen inongo talde edo kausen zalea egin.

Esperimentu honekin zera konturatu naiz, jendeak edonor onartzen duela bere sarean eta era horretan ezertaz ezagutzen ez duzun pertsonak zure bizitzaren berri jakin dezaketela. Hori kezkagarria dela uste dut, jendeak ez du ikusten benetan sare sozialetatik zenbat pertsonek izan dezaketen zure berri. Zure sare sozialean, jada, ez daude zuk ezagutzen dituzun pertsonak, guztiz ezezagunak direnak baita; hori bai, zure onespenarekin. Behin zure sarean sartu ezkero, zure bizitza pribatu guztiaren berri izango dute eta pribatasun eta intimitateak ez dute lekurik izango. Etikoki, zuzena izango ote da zure "txokoa" den orrialdean sartzera helburu komertzial batekin?

Nahiz eta indar asko izan sare sozialek eta jende ugari konektatuta egotea posible egin, nire iritziz, oso zaila izango zen marketing kanpaina arrakastatsu bat egitea sare hauetan oinarrituta soilik; hauek izugarri lagundu dezakete bideoak, dokumentuak edota iritziak zabaltzen (guztiz doan eta lan gutxirekin gainera), baina beste inon ez bada ezaguna kanpaina hori, jende ugari geldituko da kanpaina ikusi gabe; eta mezua jasotzen duten pertsonen artean ere, ez dut uste oso eraginkorra izango denik. Horren adibide, lehenengo ariketan egin genuen esperimentua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario