sábado, 13 de marzo de 2010

Eraginkortasuna saritzen

Eraginkortasuna saritzen dituzten jaialdiak iragarleek antolatzen dituzte, nire ustez, era honetan prestigioa eta izena ona irabazteko. Zuk ordaindu eta onartu duzun kanpaina batek beste guztiek baino eraginkortasun handiago lortu badu, negozioetan maila ona duzula adierazten du. Sektoreko beste marka batzuengandik bereizteko balio dezake, indartsuagoa zarela adierazteko. Gainera, horrelako sari bat lortzea ere publizitatea bikaina izan daiteke. Nahiz eta markentzat irudi ona lortzeko bide paregabea izan, nire iritziz, publizitatea agentzientzat erakusleiho bikaina da beraien lanak beste enpresen aurrean aurkezteko. Prestigioa, markei ez ezik, agentziei ere ematen zaie sari hauekin, azken finean, beraiek egiten dutelako eraginkorra izan den lan hori eta askotan irabazi ezkero saria, eraginkortasuna bilatzen duten enpresek beraiengana joko dute kanpaina burutzera.

Irabazleen zerrenda eta inbertsioen raking.a ikusi ostean zera uste dut, diru asko inbertitzeak kanpaina batean ez duela inola ere ziurtatzen hau eraginkorra izango denik. Inbertsio handienak egin dutenen lehenengo hamar enpresak kontutan hartzen baditugu, horietako bakarrak jaso du eraginkortasun sari bat, zilarrezkoa, Telefonicak. Izugarrizko aurrekontua eskaini diezaiokezu kanpaina jakin bati, baina honek ez badu ikuslegoarekin bat egiten, ez du ezertarako balio izango eta egindako inbertsioa beharbada ez duzu izango bueltan. Beste alde batetik, nahiz eta kanpaina izugarri ona izan eta ikuslegoaren artean arrakasta handia izan, marketingeko beste kontu batzuk (banaketa adibidez) ez badituzu ondo lotzen, alferrikakoa izango da lan guztia eta egindako inbertsioa eta ezingo duzu erakutsi eraginkortasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario