domingo, 23 de mayo de 2010

Post-testa eta bere emaitzak

KANPAINAREN DESKRIBAPENA
Postest hau egiteko guk aukeratu dugun kanpaina Nespresso. What else? ena izan da, George clooneyk protagonizatzen duena hain zuzen ere.
Iragarki hau McCann Parisek sortu eta Robert Rodriguezek zuzendu zuen. Spot hau estreinatu aurretik iragarlearen web orrialdean ikusi ahal izan zen, baina soilik Club Nespressoko bazkideak zirenek ikus zezaketen. Honen inguruan lehiaketa bat sortu zuten komunikazio kanpainaren barnean. Web orrialdean ez zegoen iragarki osoa ikusgai, irudi batzuk soilik eta partaideek istorioa nondik nora zioan pentsatu behar zuten eta beraien ideiak on line ezarri. Istorio originalena asmatzen zuenak Cannes zine festibaleko 2010. urteko ediziorako bidaia bat irabaziko zuen.

TARGETA
Iragarki honen target zehatza pertsona ezkongabeak dira, baina, orokorrean kafe ona etxean hartzea gogoko duen edozein pertsona. Lehenengo ideia kontuan hartuta, Hollywoodeko urrezko ezkongabea dela protagonista nagusia oso garrantzitsua da gure ustetan, target horrengana zuzenean iristeko.

SARRERA
Postest honek, kanpaina zehatz horrek hartzailearengan izan duen eraginkortasun maila kalkulatzeko balioko digu, efektuak neurtzen lagunduko digu. Test honi esker, targetak gure iragarkia ikusi duen, gogorarazten duen, markarekin identifikatzen duen, sinesgarria eta gustagarria zaion edota gure mezua ulertu zuen jakingo dugu. Era honetan, gure komunikazio helburua bete den ikusi ahalko dugu.

METODOLOGIA
Gure postesta burutzeko hamabi galdera dituen inkesta pasako dugu gure ezagunen artean. Gutxi gora behera hamabost pertsonei egingo diegu galdeketa eta hau gehienbat galdera itxi eta mistoekin egongo da osatua.

KANPAINAREN INPAKTUA
Postest honetan inkestatu ditugun 15 pertsonetatik, 8 emakumezkoak izan dira eta 7 gizonezkoak. Adinari dagokionez, gehienak 15-30 urte bitartekoak izan dira, 6 pertsona zehazki. Horiez gain, 30 – 50 urte bitarteko 5 pertsona eta 50 urtetik gorako beste 4 ere inkestatu ditugu.

Inkestatu guztiak baieztatu digute normalean telebista ikusten dutela eta gogoratzen dituzten 3-4 iragarki aipatzeko eskatzerakoan, hiruk gure iragarkia ikusi dutela ziurtatu digute. Gogoratzen ez dutenei gure galdera zehaztu diegu, eta ospetsu bat ageri den iragarkiak aitatzeko eskatu diegu. 12 hauetatik erdiak gure iragarkia esan dute. Hala ere, beste 6 pertsona daude oraindik gogoratzen ez dutenak eta hauei oraindik gehiago zehaztu diegu galdera, ospetsu hori Hollywoodeko izar bat dela esanez. Argibide honekin 6 horietatik guztiek gogoratu dute gure iragarkia.

Behin gure iragarkia zein den argi azalduta produktuaren eta iragarkiaren inguruko hainbat galdera burutu diegu.

Inkestatuen artean, bederatzik lotu dute iragarkia bera gure markarekin eta hamaikak, nahiz eta batzuk ez gogoratu marka, spotaren istorioa badakite zein den. Iragarkia baloratzerako orduan hainbat ezaugarri aipatu diegu eta beraiek 1tik 5era puntuatu behar izan dute. Gogora erraztasunak, originaltasunak eta dibertigarritasunak puntu altuak lortu dute, batez beste guztiek lauko bat izanez. Aldiz, ulertzeko erraztasunak eta eraginkortasunak batez beste biko nota lortu dute soilik.

Iragarkiaren eraginkortasunari dagokionez, kafe makina hori erostea planteatu diren galdetzean gehiengoak ezezkoa eman digu hainbat arrazoirengatik, jada badaukatelako makina bat edota ez dutelako interesik. Orokorrean, iragarkia deskribatzerakoan bi hitz hauek izan dira nagusienak, elegantzia edo glamourra (Hollywoodeko izar bat agertzen baita, George Clooney) eta kalitatea. Hauetaz gain beste hitz batzuk ere agertu dira, besteak beste, garestiaren inpresioa.

ONDORIOAK
Postest honetatik jaso ditugun erantzunekin ondorio nagusi batzuk atera genitzake. Hasteko iragarkia erraz gogoratzen dela ikusi ahal izan dugu eta honen zergati nagusiak ospetsuaren, kasu honetan Hollywoodeko izarra den George Clooneyren, erabilera eta narrazio batean oinarrituta dagoela dira. Honek erakusten digu zer nolako indarra duen hain famatua den pertsona bat erabiltzeak.

Iragarkiaren eta markaren arteko erlazioa ere nahiko indartsua dela ikusi dugu %60ak lotu baitu spota bere markarekin. Gogora erraztasun hau gehienbat originaltasunagatik da eta baliabide ezberdinekin lortu da, George Clooney agertzen delako narrazioaren protagonista bezala eta istorioak duen umore toke horrengatik gehienbat.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta aberasgarria izan iragarkia eta marka ikuslearen memorian geratzera, azken helburura ez da hainbeste arrakastarekin betetzen, hau noski, gure inkestatuen arabera. Izan ere, kafe makina erosiko luketen galdetzerakoan gehiengoak ezezkoa esan digu.

INKESTA
1. Sexua
a) Emakumea b) Gizona

2. Adina

3.Ikusten al duzu telebista normalean?
a)BAI b)EZ

4.Gogoratzen al duzu azkenaldian ikusi dituzun iragarkietako batenbat? Esan 3-4 bat.
(Gure iragarkia esanez gero joan 8. galderara)

5. Gogoratzen al duzu ospetsuak agertzen diren iragarkirik?
a) Bai b) ez
Zein?____________________
(Gure iragarkia esanez gero joan 8. galderara)

6.Eta Hollywoodeko izar bat agertzen den iragarkiren bat?
a) Bai b) Ez
Zein? ___________________
(Gure iragarkia esanez gero joan 8. galderara)

7. Gogoratzen ahal duzu George Clooney aktorea agertzen zen iragarkia?

8. Zein markaren iragarkia zen?

9. Zer gertatzen zen iragarkian?

10. Baloratu ondorengo ezaugarriak:

GUTXI ASKO
- Gogoraerraztasuna 1 2 3 4 5
- Originaltasuna 1 2 3 4 5
- Ulertzeko erraztasuna 1 2 3 4 5
- Eraginkorra 1 2 3 4 5
- Argia 1 2 3 4 5
- Aspergarria 1 2 3 4 5
- Dibertigarria 1 2 3 4 5

11. Iragarkia ikusi ostean, planteatu ahal zara kafe makina hori erostea?
a) Bai b) Ez
Zergatik?________

12. Iragarkia ikusi ostean, zein bi hitzekin deskribatuko zenuke Nespresso marka?

*Ariketa hau Ane Galdos ikaskidearekin batera burutu dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario