domingo, 23 de mayo de 2010

Iragarkiaren elementuak aztertuz

Klasean ikusi ditugun 10 spotak aztertu ondoren zera esan genezake; klasean aipatu bezala over ahots gehienak (ehuneko oso altu batean) gizonezkoak direla. Emakumezkoa erabiltzen duen spot bakarra egon da eta gainera spot hau haurrentzat zuzendutako esnearen ingurukoa da (Celta esnearena); era honetan ikus genezake, oraindik, gaur egun haurren zaintza nagusiki emakumeen kontu bezala hartzen dela eta hau onartua dagoela bai gizartean eta baita iragarkien munduan ere, gizonezkoa inondik inora ere ez baita ageri iragarkian.

Horrez gain, klasean ospetsuen erabilera soilik iragarkien %10ak erabiltzen dutela ikusi dugu eta ideia hau baieztatu egiten da aztertu ditugun spotekin; beste esparru batean ezaguna den pertsonaia bat hartu eta iragarkian azaltzen diren bi spot soilik ikusi baititugu.
Klasean aztertu ditugun iragarki gehienak emozionalak izan dira eta 10etik seik umorea erabili dute beraien mezua helarazteko.

Jingle.a soilik, iragarki batean agertu da eta honek harritu egin nau, gehiago erabiltzen zela uste bainuen. Baina, zera ikusi dugu, gehienek musika fondo bezala erabiltzen dutela, hamarretik, bederatzik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario