domingo, 23 de mayo de 2010

Publizitatearen mugak

1. Zure markaren iragarkiak salaketa bat jasotzea oso negatiboa da marka irudiarentzat. Nahiz eta ez izan oso logikoa salaketa hori, gizarteak marka jakin hori entzutean, salatua izan zela gogoratuko du; inork ez du jakingo segur aski, gerora zer gertatu zen salaketa horrekin, baina berriren batean agertu bazen salaketaren istorioa, post-it negatiboa jada ipinita izango du marka horrek.

2. Nire iritziz, publizitatearen gaineko kontrola zorrotzagoa da, zuk nahi gabe ikusi dezakezulako eta edozein lekutan ager daitekeelako. Film edota programetan agertzen diren edukiak ikustea zuk erabakitzen duzu eta aurretik badakizu zer nolako irudi eta mezuak agertu ahalko diren eduki jakin horietan. Publizitatea, ordea, non ageri den kontrola ezina da, hau da, hartzaileak ezin du erabaki ikusi edo ez. Gehienbat kalean aurki ditzakegun iragarkiekin gertatzen da hori.

3. Argi dago paradoxa hori posible egiten duen gauza bakarra dirua dela. Kasu argiena tabakoarena da. Ezin da iragarri osasunerako txarra delako, baina debekatu beharrean edozein tabernatan dago salgai. Zergatik? Produktu honek izugarrizko diru sarrerak ematen diolako gobernuari eta hemen ikusten da, benetan ez dela begiratzen kontsumitzaileen osasuna edo ongizatea. Hori ikusarazi nahi da, telebistan iragarki horiek debekatzen, baina errealitatean helburua kontrakoa da.

4. Auto-erregulazioari esker, iragarleek beraien spot batek gerora ekar ditzakeen iskanbila edo iritzi negatiboak aurreikusi eta ekidin ditzakete. Era honetan, nahiz eta ez emititu hasiera batean nahi zen iragarkia, spot seguruago bat argitaratuko da eta honen bidez, iragarleak izen txarra izatea eta galera ekonomikoak izatea ekidin daiteke.

5. Ez nuke mutur batean ere kokatuko nire burua. Nire iritziz, publizitatearen sormenari ez zaio muga judizialik jarri behar, baina iragarleek beraiek ikusi behar dute, beraiek hiritar diren bezala, noraino iritsi daitezkeen helburu ekonomikoak lortzeagatik. Iragarki batzuk moralki onar ezinak izaten dira. Ez dut uste guztia gobernuak kontrolatu behar duenik, iragarleek beraiek kontrolatu behar dituzte beraien ekintzak eta beraiek saltzen dituzten ideia eta irudiak, gizarte guztira iristen baitira, eta pertsona askorengan eragin dezaketelako spot edota bestelako iragarki horiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario