domingo, 23 de mayo de 2010

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

1. Publizitatearen saturazioaren ondorioz, iragarkien eraginkortasuna jaitsi egiten da. Hartzaileak entretenimendu gisa ikusten ditu spotak eta ez dira iragarki horiek saltzen dutenaz jabetzen, beraz, ez dira segur aski gure markarekin gogoratuko. Saturazioaren ondorioz, ikusleen oroimenetan gelditzeko lehen baino intserzio gehiago beharko ditugu, bakoitzak inpaktu gehiago jaso dezan eta hauek lehenengo markarengan erreparatzeko eta gero gogoratzeko.

2. Nahiz eta legeriak publizitate saturazioa erregulatuta eduki, ez du legeria betearazten. Honengatik, inor ez da arduratzen legearen barnean jokatzeagatik aspektu honetan, ia inongo ondorio legalik ez direlako existitzen errealitatean eta ez betetze honek izugarrizko onurak eta irabaziak ekartzen dituelako. Telebista kateek egundoko etekin ekonomikoak izaten dituzte, spot gehiago sartzen dituzte eta horrez gain, gehiago ordaintzen da toki “egoki” edo “errentagarrian” kokatzeagatik norberaren iragarkia; beraz, iragarleek ez dute soilik spotaren prezioa ordaintzen, baita posizionamendu pribilegiatu horren gehigarria. Guzti honen ondorioz, kateek publizitatetik lortzen duten irabazi ekonomikoak itzelak dira.

3. Saturazioa hain handia izanik, norberak bere iragarkia nabarmendu beharra ikusten du. Nabarmentze hau gehienetan originaltasunari esker bilatzen saiatzen da eta era honetan istorioak hartzen du garrantzia; saldu nahi den marka edo produktua bigarren plano batean gelditzen da askotan. Istorioak era dibertigarri batean kontatzen saiatzen dira eta honen ondorioz, ikuslea gustura egoten da iragarkiak ikusten, baina nahiz eta spot bat zer nolako originala zen gogoratu, segur aski iragartzen zuen marka edo produktuaz ez da oroituko. Iragarkiak, beraz, entretenimendu gisa hartzen dute askok eta beraien saltzeko indarra honen azpitik gelditzen da. Artikuluan esaten den bezala, %90 telebista ikusle inguruk saturazio oso handia edo handia dela uste du, baina hau ez dute negatibotzat hartzen, dibertigarria baita.

4. Publizitate jardunean sormenari izugarrizko garrantzia ematen zaio. Irakurri dugun artikuluaren arabera, honen ondorioak beharbada ez dira beti positiboak, nahiz eta istorioa gogoratu gure marka edo produktua ahaztua izan daitekeelako, baina nire iritziz ezinbesteko alderdi bat da publizitatea egiteko orduan. Bestela, ezinezko litzateke gure iragarkia spot guztien artean kokatuta egonda, gogoratua izatea ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario