viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitatea sexistari begira

Anuncios.com web gunean ausaz aukeratutako 15 iragarki ikusi ondoren eta Emakundek ezarritako irizpideen arabera, hauek dira atera ditudan ondorioak:

1. Multiopticas

Iragarki honetan emakumeez gain, gizonezkoak eta haurrak ere agertzen dira, guztiak estilo berdinean eta toki beretan. Ez dute ezberdintasunik egiten emakume eta gizonezkoen artean eta ez dute emakumeen gorputzak erabiltzen produktua saltzeko, beraz, nire iritziz iragarki hau ez da sexista.

2.Gallo Gourmet
Iragarki honetan, gehienbat produktuaren irudiak agertzen dira. Emakume ezagun bat azaltzen da produktu berriak aurkezten, lehenengo over ahotsean eta gero baita irudietan ere. Hau emakumea izateak, sukaldatzea emakumeen zeregina dela baieztatzen dela badirudi ere, nire iritziz iragarki honetan ez. Neska famatua ez da agertzen sukaldean janaria prestatzen familiarentzat, jaten ageri da. Hau dela eta, nire iritziz, iragarki hau ere ez da sexista.

3.BBVA (Aprovecha tu banco)
Iragarkian BBVAko ofizina bateko zuzendaria agertzen da eta hau emakumea da. Beraz, nire iritziz ez da spot sexista bat, emakumeek garrantzi eta erantzukizun handiko lanpostuetan egon daitezkeela eta badaudela erakusten baitigu.

4. Apis (Tomates únicos, sabor irresistible)
Iragarki honetan azaltzen zaiguna zera da, emakume bat bi haurren ama dena eta berak ematen die bazkaltzen. Haurrak jateko marka horretako tomatea ematen dio eta umeak hori bakarrik jango du. Emakumea gaztea eta liraina da eta gainera ama ona, produktu hori ematen dielako bere haurrei. Iragarki hau sexista dela iruditzen zait haurrak zaintzea emakumeen lana soilik dela dirudielako eta gainera irribarre handi batekin egin behar duen lana. Gainera, emakumea gaztea eta ederra da, “emakume perfektua”.

5.Repsol (Logros)
Spot honetan emakume bat da protagonista, Repsoleko langile bat, zientzialaria hain zuzen ere. Nire iritziz, iragarkia ez da sexista, emakumea baita aditua eta gainera lan garrantzitsu bat burutzen du, etxetik kanpo.

6. PortAventura
Iragarkian adin guztietako pertsonak ageri dira, bai emakumezkoak eta baita gizonezkoak ere. Guztiak pozik azaltzen dira eta ez dira beraien artean ezberdintasunik egiten, beraz ez da iragarki sexista bat.

7.Seat León
Spotean lehenengo gizonezko gazte bat ageri da eta ondoren emakume gazte eta eder baten irudiak agertzen zaizkigu. Gizonezkoa autora iristean emakumea bereri begiratzen dio eta berekin sartzen da auto barrura. Nire iritziz, iragarki hau sexista da, emakumea sari gisa azaltzen delako. Auto hau erosi ezkero, horrelako emakumeak lortuko dituzu. Objektu huts bat bezala agertzen da emakumezkoaren irudia iragarki honetan.

8.Movitsar (Internet, tele, fijo)
Iragarki hau ez da sexista, adin guztietako gizon eta emakumeak azaltzen baitira egoera eta baldintza berdinetan, inongo ezberdintasunik egin gabe.

9.Orange
Spot honetan agertzen diren pertsonaiak, gizon zein emakumeak, baldintza eta egoera berdinetan ageri dira. Guztiak dira gazteak eta lirainak, baina ez soilik emakumeen kasuan, baita gizonezkoetan ere, beraz ez da sexista, ez baitu ezberdintasunik egiten bata eta bestearen artean.

10.Celta (Litros de imaginación)

Kasu hau Apis tomatearen antzekoa da. Iragarki honetan, emakume bat eta bere semea agertzen dira supermerkatuan eta honek zera iradokitzen digu, erosketak egitea eta seme-alaben osasunarengatik arduratzea emakumeen eginbeharra dela esklusiboki. Zure semea ondo zaindu eta ama ona izan nahi baduzu erosi gure esnea, hori da nik spot honekin ulertu dudan mezua. Gizonezkoa ez da ageri inondik inora haurrentzat eginiko elikagaien inguruko iragarki honetan.

11. 11822
Spot honen protagonista emakume bat da eta berak aholkatzen digu iragartzen den zerbitzua erabiltzea. Ez da gutxiestua edota egoera barregarri edo mingarri batean ageri, hau da, gizonezko bat izan bazen protagonista egoera berean agertuko zen; beraz, spot hau ez da sexista.

12.El Corte Inglés (Summertime)
Iragarki honetan neska lirainak, modeloak, agertzen dira protagonista bezala. Hau normala da modaren inguruko spota baita, baina gertatzen dena, nire iritziz, zera da, momentu batzutan garrantzia gehiago ematen zaiola nesken gorputzei arropari baino. Gainera, ez dira gizonezko modelorik agertzen. Beraz, nire ustez, iragarkia bada sexista.

13.Kalise
Iragarkiko protagonista gizonezko bat da eta agertzen diren beste pertsona guztiak adin ezberdinetakoak dira, gizon zein emakume. Beraz, iragarki honek ez du inolako ikuspegi sexistarik.

14.Viceroy

Spot honen protagonista Fernando Alonso famatua da. Zaldi batean muntatu behar da eta ikuslegoa dago, baina hauen ez dira agertzen pantailan osoki. Ikuslegoaren artean emakumeak zein gizonezkoak ageri dira, desberdintasunik egin gabe, beraz iragarki hau ere ez da sexista.

15. Atlético de Madrid
Azken iragarki honetan, hainbat haur ikusten dira lotan, beraien futbol taldeak irabaziko duela amesten. Hiru ume agertzen dira spot honetan eta guztiak mutilak dira. Badirudi, emakumeei ezin zaiela futbola gustatu, gizonezkoentzat soilik den kirola dela. Beraz, nire ustetan iragarki honek, nahiz eta ez izan oso handia badu kutsu sexista bat.

Nahiz eta aztertu ditudan iragarki gehienak ez izan sexistak, oraindik ere gaur eguneko garbiketa eta etxeko produktuen inguruko spot gehientsuenetan emakumeak izaten dira protagonistak; edota gizonezkoak, baina beti ere emakumezkoei aholkatzen. Argi dago, publizitatean oraindik ezberdintasunak nabariak direla, nahiz eta ez izan orain dela 30 urte bezalakoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario